Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

passamaquoddy

iz. Etnog. Algonkineraz mintzo den herri indiarra. Europarrak agertu zirenean egun Maine-ren (Estatu Batuetako estatua) eta New Brunswick-en (Kanadako probintzia) mugaldean kokaturik zeuden. Ehizatik eta arrantzatik bizi ziren eta kolonoen presioaren ondorioz beren lurraldea mugatuz joan zen. XX. mendearen amaieran passamaquoddy indiarrak Maine estatuko bi erreserbatan bizi dira, guztira 1.000 pertsona biltzen dituztenak.