Pasquini, Bernardo
Italiar musikagilea, organo-jotzailea eta klabe-jotzailea (Massa, Valdinievole, 1637 - Erroma, 1710). Erromako Santa Maria Maggioreko organo-jotzaile izan zen, eta zeregin horretan bere ondorengo izan zen Palestrinarengan eragina izan zuen. Borghese printzearen klabe-jotzailea izan zen. Suediako Kristina erreginaren, Colonna printzearen eta Pamphili eta Ottoboni kardinalen kontzertuetan jo zuen. Capracina Antzokiko klabe irakaslea izan zen eta ikuskizun ugari prestatu zituen Fernando Medicirentzat. Luis XIV.aren gorteko eta Vienako Leopoldo Igoaren musikari izan zen. Operak, oratorioak, kantatak, ariak, klaberako lanak, teklaturako 24 tokata, 18 partita eta 11 suite idatzi zituen, besteak beste. Kontrapuntuari buruzko liburu bat idatzi zuen.