Pas-de-Calais
Frantziako iparraldeko departamendua [62]. 6.639 km2 eta 1.412.413 biztanle. Hiriburua: Arras. Suprefetura hiriak: Béthune, Boulogne-sur-Mer, Calais, Lens, Montreuil, Saint-Omer. Artoisko mendiek hartzen dute ia departamendu osoa: Flandesko lurrak zabaltzen dira iparraldean eta Marquenterre aldekoak hegoaldean. Kostaldea pikatua da, Boulogne aldean batez ere. Ekialdean Cambrésisko lurralde beherea zabaltzen da. Nekazaritza (laboreak, erremolatxa, lihoa) eta industria (metalgintza, kimika eta mekanika industria, ehungintza, altzairu-olak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Frantziako arrantza porturik garrantzitsuenetako bat dago departamendu honetan, Boulogne-sur-Mer hirikoa.