Paschen, Friedrich
Alemaniar fisikaria (Schwerin, 1865 - Potsdam, 1947). Tubinga, Bonn eta Berlingo unibertsitateetan irakaslea izan zen. Izpi infragorriak eta platinoaren eta gas gorituen espektroetan gertatzen den energia banaketa aztertu zituen. Hidrogenoaren eta helioaren espektroen arrastoen uhin luzera neurtu zuen. Espektro lerroen egitura finari eta X izpien espektroari buruzko ikerketak ere egin zituen. Azken hauen bidez Sommerfeld-ek atomoen egiturari buruz formulatu zuen teoria erlatibista esperimentu bidez egiaztatu zuen. v Paschen-en saila. Fis. Hidrogenoaren espektro lerroen saila. Espektro horien uhin luzera ekuazio honen bidez ateratzen da: