Park, Mungo
Eskoziar esploratzailea (Foulshiels, Selkirkshire, 1771 - Busa, Nigeria, 1806). Lehenengo espedizioan Gambiara joan zen (1795), Londresko African Association esploratzaile elkartearen zerbitzuan, Niger ibaia ikertzeko asmoz. Nigerreraino iritsi zen eta Segutik Sillara ibaia jaitsi ondoren, Bamakon barrena Pisaniara (Gambia) itzuli zen 1797. urtean. Beste espedizio batean (1805), Niger-a iritsi zen Bamakondik igaro ondoren; han, lekukoen erasoaldi batean, hil zen. Travels in the Interior Districts of Africa (Bidaiak Afrika barneko eremuetan) obra idatzi zuen.