palta
iz. Etnogr. Jibaroen saileko Ekuadorreko leinu indiar bateko kidea. Espainiarren konkista baino lehenago Ekuadorreko Andeetan bizi ziren paltak, baina geroago ekialdeko baso tropikaletara alde egin behar izan zuten; gaur egun badira palta jatorriko indiarrak baina beren jatorrizko kultura galdua dute espainiarren konkistaz geroztik.