Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palpigrado

izond. Zool. Araknidoen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da. Neurriz oso txikiak dira ordena honetako animaliak (0,8-2,6 mm); gorputz luzarana dute, hiru ataletan banatua. Kanpoko eskeleto gogorra dute. Begirik ez dute, ilunpetan bizi direlako (harri azpietan, kobazuloetan eta basoko orbelpean), eta atzeko segmentua higikorra dute, flagelo baten antzera. Hirurogei palpigrado mota ezagutzen dira. Mediterraneo inguruko eskualdeetan, Afrikako ekialdean, Hego Ameriketan eta Australian bizi dira.