Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pai

(Txin. Min-txia). iz. Txinako hego-mendebaleko herria, txinatarra ez dena, Yunnan herrialdean bizi dena. Pai dute hizkuntza (Yi taldeko hizkuntza tibetar-birmaniarra da) eta horretatik datorkie izena. Yangtze ibaiaren goi arroan bizi dira, Erh Hai aintziraren eta Ts’ang Shan mendien arteko ordokietan. Milioi bat bizilagun ziren 1970. urte aldera eta autonomia eman zien Txinako gobernu komunistak Ta-li hiriaren inguruan (Nan-Txao erresumako hiriburua izan zen Ta-li VI-IX. mendeetan). Nekazariak dira gehienak eta arroza egiten dute bereziki. Arrantza Erh Hai aintzira handian. Erlijio alorrean ez dago halako bereizketarik pai eta txinatarren artean. Jainko budistak eta taoistak gurtzen dituzte.