Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pagan

Birmaniako antzinako hiriburua, Irawaddy ibaiaren ertzean. Birmaniako hiriburua izan zen 847-1287 bitartean mongoliarrek konkistatu zuten arte. Oso eremu handia hartzen du, eta herrixka ugarik osatzen dute. Indotxinako penintsulako arkeologiagune garrantzitsuena da, Angkor hiriaren ondotik. XIII. mendearen bukaeran 5.000 monumentu budista, monasterio eta jauregi zituen, baina 1.500 inguru baino ez dira geratzen. Anandako tenplua da monumenturik handiena (1090. urtean eraikia).