Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Padua

(It. Padova). Italiako ipar-ekialdeko hiria, izan bereko herrialdeko hiriburua (Veneto). 220.358 biztanle (1991; herrialdeak 2.142 km2 eta 819.822 biztanle ditu). Merkataritza eta industria (ehun artifizialak, janari industria, mekanika industria eta kimina industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Arte lan garrantzitsuak ditu hiriak: XIII. mendeko katedrala, XIII. mendeko San Antonio basilika (Donatelloren brontzeak), Scrovegni familiaren kapera (Giottoren freskoak), San Antonio eskola (Tizianoren pinturak).  v Historia. Erromatar hiria zen K.a. 215. urtean. Alarikok (409) eta Atilak (452) bipildu zuten hiria V. mendean, eta lonbardiarren eskuetara igaro zen ondorengo urteetan. Frederiko II.a Germaniako enperadoreak unibertsitate bat sortu zuen Paduan 1222. urtean, Zuzenbidearen irakaskuntzan oso ospetsu egin zena. Paduako hirian guelfoen eta gibelinoen arteko borrokak izan ziren XIII. mendean, eta borroka horien ondorioz Carrara familiaren agindupean geratu zen hiria (1318-1405). 1405. urtean Veneziako hiriaren eskuetara igaro zen. 1797an austriarren esku utzi zuen Napoleonek hiria, Veneto guztiarekin batean (Campoformioko hitzarmena); 1848an Austriako Inperioaren aurka matxinatu zen. Italiako hiria da 1866tik aurrera. Lehen Mundu Gerran, Paduatik hurbil sinatu zuten austriarrek arma uztea (1918).