Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ozénfant, Amédée

Frantses margolaria (Saint-Quentin, 1886 - Cannes, 1966). Purismoaren estetika printzipioak argitaratu zituen L’Elan aldizkarian (1915-17), eta higikunde horren teoriko nagusia izan zen 1918tik aurrera, Le Corbusier-ekin batera. Haren lanen oinarria errealitateko objektu bat izan ohi zen, oinarrizko objektu horri bigarren mailako edo oinarrizko ez zituen ezaugarriak kenduz abstrakziora eramaten zuena. Azken urteetako lanetan xehetasunek leku handiagoa hartu zuten bere estiloan. Artearen teoria ere landu zuen; besteak beste, sintesi lan bat argitaratu zuen, L’Art (1928).