ozen
izond. Hotsez edo hots egiten duten gauzez mintzatuz, ongi eta argi, edo indar handiz entzuten dena. Oihu ozenak Etxeberrik mintzo ugaria du, baina ez, beharbada, behar bezain ozena eta zolia. Kantari agertzen zaigu, musika ozen nahiz isilaren arrimuan. || Hed. Ez zitzaion atsegin Orixeri erromantikoen bigunkeria ozena. || (Adizlagun gisa). Ozen eta argi mintzatu. v Hizkl. Ahotsez mintzatuz, kontsonante huts eta bokal hutsen artekoa dena, hau da, igurzkaria ez izanik jarraitua edo sudurkaria dena. Hala, euskarazko /l, m, n, r/ fonemak ozenak dira. ik. ahostun.