Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otsaporru

iz. Bot. Liliazeoen familiako landare belarkara, landu gabe belardietan eta harkaitz artean hazten dena (Allium schœnoprasum). Erraboila egiturako sustrai luzaranak, mordoan antolatuak, zurtoin biribila, tipula garatuaren antzekoa, eta hosto luze biribilak izaten ditu. Lorea ere tipularen antzekoa izaten du, lore arrosa edo zuri txikiz ginbail biribilean eratua.