otsapago
iz. Bot. Ramnazeoen familiako zuhaixka, 3,5 m inguru luzea (Rhamnus alpina). Albo-adar asko izaten du. Hostoak arrautza egiturakoak ditu, zumarraren oso antzekoak. Loreak berde argiak ditu; sortaka eta hostoen oinean irteten dira. Europako hegoaldean hazten da, baso ertzetan eta erreka ondoetan batez ere.