Oto Barren
Gasteizko aldiria (Arabako Lautada). 35 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarriak dira San Bizente eliza erromanikoa, Ubarriarango Ama Birjinaren ermita, gaur egun suntsiturik dagoen Hurtado de Mendozatarren dorrea eta XV-XVI. mendeetako dorretxea.