otitis
iz. Belarriaren hantura. v Kanpoko otitisak. Eritasun arinak eta lasterrak dira; mina eta kanpoko entzunbidearen larruaren hantura dira horien ezaugarri nagusiak. v Erdiko otitisak. Eustakioren tronpan zehar eztarriraino edo sudurreraino hedaturiko infekzioek sortuak dira. Haur txikietan maiz azaltzen dira. Mina, gorreria eta sukarra izan ohi dira halakoen ezaugarriak. Bakterio askok sortaraziak izan ohi dira: pneumokokoak, estreptokokoak, etab. v Barneko otitisak. Laberintitis izenez ere ezagutzen dira eta barneko belarriaren hantura eragiten dute. Gehienetan goian aipatuen ondorio larriak dira.