Otero Pedrayo, Ramón
Galiziar idazle eta politikaria (Ourense, 1888 - Ourense, 1976). Geografiako katedraduna izan zen Santiago Konpostelakoko unibertsitatean. Galiziako kulturaren pizkundea sustatu zuen Nós aldizkariko kidea izan zen, eta Alderdi Galegistako diputatua. Galegoz eta gaztelaniaz idatzi zuen eta eleberria, ipuina, antzerkia eta saiakera landu zituen. Haren idazkera barrokoa da, landua oso, kultura aipamen asko dituena eta Galiziako tradizioarekin bat egiten duena. Idazlan nagusiak: Os camiños da vida (1928, Bizitzako bideak), hainbaten iritziz galegozko eleberririk onena; Arredor de sí (1930, Norberaren inguruan), autobiografia eta bere belaunaldiaren erretratua. Geografia eta historia ere landu zituen.
- Oteiza
- oteketa
- oteme
- Oteo
- Otero Muñoz, Blas de
- Otero Pedrayo, Ramón
- Otero, Alejandro
- otetxori
- Othegi
- oti
- otidido