Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ostartx

iz. Bot. Azerazeoen familiako zuhaitza, astigarraren antzekoa (Acer pseudoplatanus). Astigar zuria izenez ere ezagutzen da. 30-40 m luze egin daiteke. Adar luze zuzenak izaten ditu, baina baso sarean sortuz gero adaburua alboetara zabaltzen du. Enbor leuna eta grisa izaten du berritan. Loditu ahala xaflak botaz berritzen du azala eta orban horixkak ateratzen zaizkio. Hosto erorkorrak ditu, formaz esku egiturakoak, platanoaren antzekoak. Europako erdialdeko lurralde guztian hazten da, pagoaren eta lizarraren ingurune bertsuetan.