Osoro Igartua, Jasone
Gipuzkoar idazlea (Elgoibar, 1971). Informazio-zientzietan lizentziaduna da. 1998an argitaratutako Tentazioak kontakizun-liburuarekin hasi zuen bere ibilbide literarioa. Liburuaren ardatz nagusia gizon-emakumeen arteko harremanak dira, eta lan horrekin Osorok Bilboko Liburu Egunaren Zazpi Kale saria jaso zuen. Urte berean kaleratu zuen Isadora, Isadora Duncan dantzariaren biografia. 2001ean Korapiloak argitaratu zuen, hamazazpi narrazio laburren eta beste hainbeste poemen bilduma. Lanak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen. Azken urteotan telebistan aritu da lanean, aurkezle, erredaktore eta gidoilari gisa. Gainera, iritzi-zutabeak idazten ditu hainbat hedabidetan. Bere azken lanak Greta eleberria (2003) eta haurrei zuzendutako Jara (2005) dira.