Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osasuna, Club Atlético

Futbol talde nafarra, 1920. urtean sortu zena. Espainiako Ligako lehen, bigarren eta hirugarren mailan aritua da. Lehen mailan guztira 23 denboralditan aritu da. 1990-1991 denboraldian lortu zuen talde nafarrak lehen mailan inoiz izan duen posturik onena: laugarren sailkatu zen, eta UEFA txapelketan jokatzeko aukera izan zuen. 1994-1995 denboraldiaz geroztik bigarren mailan aritu zen, berriz ere 2000-2001 denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuen arte. San Joaneko zelaia izan zen talde nafarraren lehena, harik eta 1967. urtean El Sadarreko estadioa eraiki zen arte.