Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osasco

Brasilgo hiria, Sao Pauloko estatuan. 473.856 biztanle (1980). Sao Paulo hiritik 20 km-tara dago, haren gune metropolitanoaren barnean. Biztanle kopurua asko igo da, industria astunari esker batez ere; industriako alor garrantzizkoenak kimika, metalurgia, trenak eta elikadura dira.