Osaka
Japoniako hiria, izen bereko prefeturako hiriburua, Honshuko uhartean. Japoniako hirugarren hiria da biztanle kopuruari dagokionez; 2.648.166 biztanle (1987). Japoniako portu nagusia da, eta industria hiri handienak lotzen ditu. Ontziolak, burdinbideetarako gaiak, mekanika, ehungintza, kimika eta papergintza industriak dira ekonomia jarduera nagusiak. Nazioarteko aireportua. Unibertsitatea, 1931n sortua.