Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

osagai

iz. Zerbait osatzen duten zatietako bakoitza. ◊ Produktu bat osatzen duten gaietako bakoitza.  v  Bektore baten osagaiak. Mat. u, v eta w hiru bektore direlarik, edozein p bektore hiru dimentsioetako espazioan p=xu+yv+zw gisa adieraz daiteke, x, y, eta z u, v, eta w bektoreez osaturiko oinarriari buruz p bektore horren osagaiak direla esaten da.  v  Osagai aktiboak. Elektr. Zirkuitu elektriko batean voltajea, intentsitatea, indarra zein bestelako magnitudeek duten seinalea handitzen duten osagaiak. Balbula termoionikoak eta transistoreak adibidez, osagai aktiboak dira.  v  Osagai pasiboak. Zirkuitu elektriko batean magnitude jakin baten seinalea ezin handi dezaketen osagaiak. Mota honetako osagaiak dira erresistentziak edo kondensatzaileak esate baterako.