Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ortogonal

izond. Angelu zuzenean dagoena.  v Geom. ik. elkarzut.  v Bot. Lore baten lau atalen eraketari esaten zaio, horietako bi erdiko eta beste biak alboko direnean.  v  Mat. Angelu zuzena osatzen duena; angelu zuzenei dagokiena.  v  Bektore ortogonalak. Nuluak ez diren bi bektore ortogonalak dira beren norabideak elkarzutak badira; beraz, nuluak ez diren bi bektore ortogonalak dira, baldin eta soilik baldin beren arteko biderkaketa eskalarra berdin zero bada.  v  Matriz ortogonala. A matriz karratu bat ortogonala da, AtA=I betetzen bada; adierazpen horretan At, A matrizaren matriz iraulia delarik, eta I, berriz, identitate matriza; ortogonal matrizentzat halaber betetzen da alderantzizko matriza eta matriz iraulia berdinak izatea, hau da, A-1=AT.  v  Oinarri ortogonala. ik. oinarri.  v  Kurba ortogonala. Bi kurba ortogonalak direla esaten da elkar mozten duten puntuan kurben tangenteak elkarzutak direnean.