orratz
iz. Altzairuzko ziri mehe-mehea, mutur batean punta zorrotza eta bestean haria sartzeko begia duena, josteko erabiltzen dena. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan (esaera). Orratzak mundu oro du beztitzen eta da bera biluz gelditzen (esaera). Orratz zuloa: orratzaren begia. || Hezurrezko orratz eta jostorratzak. || Iskilinba. Orratz burua bezain txikia. || Orratz buruduna. Gorbatako orratza. Urrezko orratz bat zekarren amarentzat. || Metalezko ziria, mutur bat puntaduna edo zorrotza duena, hainbat erabilera dituena. Galtzerdiak egiteko orratzak edo galtzerdi orratzak. Erlojuaren, gramofonoaren orratza. || (Barrua alderik alde zulatua duena). Txertatzeko orratza. || Goldearen orratza: goldearen hortza. || Ipar-orratza. Ondotik jarraitu zaio betiere batzean, hala marinela orratzari urean. || Luma orratza. ik. luma. || Pinuaren adar eta orratzen inguruan. || Izotz-orratzak. || Harkaitz zorrotza. || Akula eta zenbait arrain luzaran izendatzeko erabiltzen den izena; bereziki, sygnatidae familiako arraina, gorputza luze mehea eta muturra luzarana duena (Sygnathus acus). || Orratz-berde. Matxinsaltoaren ordenako intsektu haragijalea (Mantis religiosa). ik. marisorgin.