Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oroimen

iz. Ikusi, entzun, ikasi… diren zerak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua. Oroimena, adimena eta borondatea. Oroimenera etorri. Oroimenean zaitut. Oroimenaren zoko batean. || Oroipena, oroitzapena.  v  Psik. Oroimenak oinarrizko hiru prozesu ditu: kodetzea (informazioa barne irudietara bihurtzea), biltzea (informazio berria aurrekoarekin erkatuz finkatzea) eta berreskuratzea (finkatutako informazioa beharrezkoa denean erabiltzea). Freud-en arabera gertaera onak txarrak baino errazago finkatzen dira oroimenean, garunaren zapalkuntza mekanismoek azken haiek ahultzen dituztelako. Gaur arte egin diren ikerketek teoria hori baieztatu dute: oroimenean errazen finkatzen diren gertaerak onak dira, ondoren txarrak, eta azkenik neutroak.