oroilore
iz. Belar landare aski txikia. hainbat koloretako loreak ematen dituena (Myosotis sp.). v Basoko oroilorea (Myosotis sylvatica). Basoertzetan, muino zabortsuetan eta mendiko larreetan, ia Europa guztian, hazten dena. Zurtoin zuzena, aurka eratutako hosto zabal luzaranak, berde argiak, eta lore txiki urdin argiak izaten ditu. v Uretako oroilorea (Myosotis scorpioide). Zurtoin zuzena, baina bigun samarra eta hostotsua, basokoak baino hosto meheagoak eta laburragoak, eta lore txorten-motzak eta urdin argiak dituena. Belardi hezeetan eta erreka ondoetan hazten da.