Oria
Kantauri aldeko isuria duen ibaia. 66 km luze da eta 340,6 km2-ko ibai arroa eratzen du. Goierriko eskualdeko mendietan (Aizkorri) sortzen da Oria ibaia, Latsaen eta Otzaurte erreken bilgunean. Zegama eta Segurako udalerrietatik igaro ondoan Urtsuaran errekaren ura eta, beherexeago Eztanda errekaren eta Ataun eta Lazkao igarotzen dituen Agauntza ibaiaren ura bildu ondoren Beasaindik igarotzen da. Ordizia, Itsasondo eta Legorreta igaro ondoren Tolosaldean barneratzen da Alegiatik. Handik Andoain, Lasarte eta azkenik Oriora. Orion itsasoratzen da, Kantauri itsasoan. Eskuinaldetik lotzen zaizkion ibaiadar nagusiak Amezketa, Agauntza, Araxes, Zelai edo Berastegi eta Leitzaran dira; ezkerraldekoak berriz Eztanda, Asteasu eta beste ibaiadar txiki batzuk.