Oria Osés, Jon
Nafar historialaria (Lizarra, 1931). Gaztetan bere jaioterritik aldenduta, Ingalaterrako Nottinghameko Unibertsitatean graduatu zen, eta Cambridge eta Londreskoetan osatu zuen bere prestakuntza, haietan lortutako bekei esker. Bere historialari lana atzerrian garatu ostean –Alemanian eta Frantzian ere bizi izandakoa da– , 80ko hamarkadaren amaieran, osasun arazoak zirela medio, Alacanteko Torreviejan hartu zuen bizilekua. 1981ean Londresen aurkeztutako Mysticism in the Work of Marguerite de Navarra (1492-1549) doktorego tesiaz gain, arteari eta historiari buruzko liburu ugari eman du argitara, besteak beste Plato and Resaissance eta Picture Dictionary in Spanish (1984), Visión anglosajona del pueblo vasco (1991), Últimos Reyes de Navarra eta Navarra es una colonia española y francesa (1994). Artegintzan ere badihardu, gehienbat eskulturan, eta pintura eta zeramika ere lantzen ditu.
- orgatxo
- orgazain
- orgia
- Orhi
- Orhitxipia
- Oria Osés, Jon
- Oria
- Oria
- Oriamendiko guduak
- Oribe Lumbreras, Richard
- oribi