ordena
iz. Edozein era edo motatako arau baten araberako antolamendua eta honen ondoriozko egoera. ◊ Hurrenkera. ◊ Erl. Elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena; beraren bidez apaiz egiten dira horretarako prestatuak. || Apaiz izatea. v Biol. Zoologiako eta botanikako taxonomia sailkapenean klasearen azpiko eta familiaren gaineko maila. Ordena bat familiek osatzen dute. Ugaztun intsektujaleen ordena. v Arkit. ik. doriar, joniar, korintotar. Ordena elkartua edo bateratua: antzinako Erroman sortu ziren bi ordena klasikoetako bat, Greziako joniar eta korintotar ordenen ezaugarriak dituena. Ordena honen bereizgarri nagusia kapitela da, joniar jatorriko kiribil handiez gainera, korintotar ordenaren akanto hostoak ere, bi mailatan elkarren gainean jarriak, badituena. v Matriz baten ordena. Mat. Matriz batek dituen lerroak eta zutabeak biderkatuz lortzen den adierazpena; mXn ordenako matrizak adibidez, m lerro eta n zutabe ditu. v Talde baten ordena. Elementu sail jakin batek duen elementu kopurua. v Deribatu baten ordena. Deribatu jakin bat lortzeko funtzio bat zenbat aldiz diferentziatu den adierazten duena; y, x aldagaiaren funtzioa izanik, y’’ funtzioa x-rekiko bitan diferentziatuz lortzen den deribatuari, adibidez, bigarren ordenako deribatua esaten zaio. v Ekuazio diferentzial baten ordena. Ekuazio diferentzial batek dituen deribatuen ordenarik garaiena; y, x aldagaiaren funtzio bat delarik, eta y’, y’’, …,y(n) funtzio horren dy/dx, d2y/dx2, …, dny/dxn deribatuak direlarik, ekuazio diferentzial horren n ordena bertan den deribatu garaienaren ordena da, dny/dxn-rena alegia. Maila ere esaten da zentzu honetan.