Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opistobrankio

iz. eta izond. Zool. Gasteropodoen klaseko izen bereko azpiklaseko soinberez esaten da. Itsasoko animaliak dira. Zakatzetik bideratzen dute arnasketa. Zakatz bakarra eta luma itxurakoa dute, bihotzaren atzean kokatua. Gorputz luzarana eta oskolik gabea dute gehienek, eta oskola dutenek ezkutu itxurakoa dute. Adar antzeko luzakinak dituzte buruan. Hamar opistobrankio ordena dira: zefalaspidoak, anaspidoak, notaspidoak, filiniglosazeoak, besteak beste. Azpiklase honetako animaliarik ezagunena itsas erbia da.