Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oosfera

iz. Bot. Gameto femenino higiezina, maskulinoa baino handiagoa, ernalketa gertatu ondoren arrautza edo zigotoa sortzen duena. Nukleo txikia du eta zitoplasma handia. Algen eta onddoen oosfera mintzik gabeko protoplasma biribila da, oogonio izeneko zelula baten barruan aurkitzen dena. Motaren arabera, oosfera bat edo gehiago izan daitezke oogonio bakoitzean. Ernalketa landarearen barruan gertatzen baldin bada, oogonioaren mintza puntu batean zulatzen da; aitzitik, ernalketa kanpoan gertatuz gero, oogonioaren mintza apurtu egiten da oosferak libre uzteko. Goroldioetan eta iratzeetan, oosfera arkegonioaren barruan dago, eta gameto maskulinoa hara heltzen da arkegonioaren lepoa igaro ondoren. Fanerogamoetan, oosfera umeki-zakuan aurkitzen da, eta, gehienetan, anterozoidea polen hodiaren bidez iristen da hara.