Oort, Jan Hendrik
Holandar astronomoa (Franeker, 1900 - Leiden, 1992). Leidengo unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1935. urtean, eta hiri hartako behatokiko zuzendari 1945ean. Galaxiei buruzko lanak egin zituen batik bat. Galaxiaren biratze mugimendu nagusia finkatu ondoren (1927), haren potentziala eta masa mugatu zituen (1932), izarren mugimenduak eta espazioan zuten banaketa aztertuz. 1952. urtean gure galaxiaren espiral antzeko egitura itxuratu zuen. 1935-1948 urteetan Nazioarteko Astronomia Erakundearen idazkaria izan zen, eta 1958-1961 urteetan, lehendakaria.