Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oogamia

iz. Bot. Landare mota batzuetan gertatzen den sexu bidezko ugalketa. Gameto maskulino higigarriek, anterozoideek, eta gameto femenino higiezinek, oosferek, parte hartzen dute prozesuan; ondorioz, oosporak sortzen dira. Ugalketa mota hau alga batzuek, klorofitoek, krisofitoek eta feofitoek eta ia errodofito gehienek izaten dute baina ez landare gimnospermoek eta angiospermoek.