Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ontologia

iz. Fil. Izakia eta haren ezaugarri orokorrak aztergai dituen metafisikaren alorra, oinarrizko printzipioen zientzia. Aristotelesek K.o. IV. mendean metafisika orokorraz edo hasierako filosofiaz eman zuen definizioarekin bat dator ontologia. Ontologiak XVIII. mendean hartu zuen indarra Wolff-ek emandako azalpenekin. Wolff-ek izakiari dagozkion ezaugarri orokorrak aztergai dituen alor gisa definitu zuen ontologia, ez badiren izakien ezaugarriena soilik, diren eta izan daitezkeena baizik; Kantek, ordea, badiren izakien azterketa gisa ulertu zuen ontologia eta argudio ontologikoaren bidez izaki perfektuenak ere (Jainkoak), perfektu izango bada, existitu beharra duela adierazi zuen. XX. mendean berriro ere indartu da ontologia, fenomenalisten eta existentzialisten artean batez ere.