Onieva Santamaría, Antonio Juan
Nafar legegizona eta idazlea (Iruñea, 1886 - Madril, 1977). Voz de Asturias aldizkaria sortu zuen Oviedon eta hiri bereko prentsa elkarteko lehendakaria izateaz gainera, UNESCOren ordezkari izan zen Belgikan. Biografia lanak, eleberriak eta antzerki lanak idatzi zituen, besteak beste. Lan nagusiak: César Borgia, Legazpi, Velázquez, Goya, Unamuno, Entre montañas, La eterna inquietud, Un bravo, Un aventurero en Tánger, Derecho de asilo, Guía del museo del Prado eta Las joyas del arte en las galerías europeas.