ongizate
iz. Ongizate estatua: biztanleen egoera ekonomiko eta sozial erosoa mantentzea helburu duen politika mota. v Ongizate estatua. Biztanleriaren ongizate ekonomikoa eta soziala zaintzen saiatzen den estatu politika mota. Aukera berdintasunaren printzipioan oinarritzen da, eta arreta berezia jartzen du gizartean irabazi apalenak edo nolabait egoera larriena duten giza taldeak zaintzeko, langabetuak eta erretiratuak esate baterako; horientzat zenbait onura, osasun sistema publikoa, pentsio publikoak, langabetuentzat dirulaguntzak besteak beste, bideratzen saiatzen baita. v Ongizate ekonomia. Ekonomia politikak biztanleriaren ongizatean duen eraginaren arabera neurtzen dituen ekonomiaren adarra.