Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olloqui Rueda, Antonio

Arabar marrazkilaria eta esmaltegilea (Gasteiz, 1923). Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak. 50-60 urteetan hasi zen nabarmentzen eta ohorezko aipamena jaso zuen 1949. urteko Arabako pinturaren VI. erakusketan Puerta de Santa Clara obrarekin. Erakusketa ugaritan parte hartu du, bakarka eta taldean: Gasteiz (1952), Zaragoza (1967), Bergara (1969), Bilbo, Valentzia, Madril, Santander, Ibiza, Iruñea, Kalifornia (1985) eta Coruña (1988).