Oldenburg
Alemaniako ipar-ekialdeko antzinako estatua, Hannover-eko erreinuan zegoena. Oldenburg, Lübeck eta Birkenfeld lurraldeek osatzen zuten. v Historia. Saxoniako dukerriaren mendeko konderria zen hasieran. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen, eta Elimarren ondorengoak bihurtu ziren Oldenburg-eko printze eta agintari. 1448an Kristian kondea Danimarkako, Suediako eta Norvegiako errege izendatu zuten, eta bere anaia Gerard-i eman zion Oldenburg. 1777an dukerri bihurtu zen Oldenburg-eko konderria eta 1803an agintariak oinordekotzaz izendatzen zuen printzerri izan zen. 1810ean Napoleon I.ak menderatu zuen. 1813an berriro dukerri bihurtu eta Hannover-en mende geratu zen. Austriaren kontrako gerran Prusiarekin bat egin zuen. 1871n Alemaniako inperioan sartu zen. 1946an Saxonia Behereko land bihurtu zen, Alemaniako Errepublika Federalaren barnean.