Oldenburg, Claes
Estatu Batuetako eskultorea, jatorriz suediarra (Stockholm, 1929). Pop Art higikundeak izan duen artista nagusietako bat izan da. Ekai bigunez egindako eskulturak eta eskultura erraldoiak izan ziren Claes Oldenburg-en lan nagusiak. Irudietan ironia eta sentimenduak erakusten ditu. Lan aipagarrienak: Logela (1963), Idatz makina biguna (1963-64), eta Mouse Museum (1972).