Olazabal Arbelaiz Lardizabal, Tirso de
Gipuzkoar politikari karlista (Irun, 1842 - Donibane Lohizune, 1921). Bordelen eta Parisen egin zituen ikasketak. Gaztetandik izan zituen ardura publikoko karguak. Gorteetako diputatu hautatu zuten 1867 eta 1869. urteetan, eta Bigarren Karlistada piztu zuen Vevey-ko batzarreko kide izan zen Gipuzkoako ordezkari gisa. Oste karlistak armez eta jaurtikigaiez hornitu zituen. Karlos erregegaiak Arbelaizko Kondea tituluaz eskertu zizkion bere zerbitzuak. Gerra amaitu ondoren diputatu hautatu zuten 1891. urtean eta senadore 1893. urtean alderdi integristaren eskutik.
- Olave Azpiri, Jacinto
- Olave
- Olaverri Viscarret, Jesus
- Olavide Jaúregui, Pablo Antonio José de
- Olaz
- Olazabal Arbelaiz Lardizabal, Tirso de
- Olazabal Manterola, Jose Maria
- Olazabal
- Olazagutia
- Olazar
- Olazarán Salanueva, Alejandro María