Okzitania
Frantziako hegoaldean oc hizkuntza hitz egiten den lurraldea. Atlantikotik Mediterraneoraino eta Massif Central-etik Pirinioetaraino hedatzen da, eta mugak hizkuntzarenak berak dira: Alpeak ekialdean (Italian zerbait sartuz); Frantziako Erdialdeko mendiak iparraldean (Briançon, Valence, Clermont-Ferrand, Limoges, Bordele lerroa) eta Pirinioak (Aran eta beste zenbait haranetan sarrera eginez), Katalunia eta Euskal Herria hegoaldean. Okzitania antzinako lurraldeok osatua da: Akitania zaharra (Gaskoina eta Guyena), Limusin, Auvernia, Delfinerria (Dauphiné), Proventza eta Languedoc. ik. okzitaniera.