Okariz, Itziar
Gipuzkoar artista (Donostia, 1965). Argazkia, irudia, bideoa edota proiekzioa erabiltzen ditu bere lanean. New Yorken bizi da, eta bertako Roger Smith Galleryn erakutsi zituen bere lanak 1999. urtean. New Yorkeko Witney Museum Program-en aukeratutako espainiar artista bakarra izan zen urte hartan. 2000. urtean, Faces izeneko bere bideo-instalazio lanarekin, ikus-entzunezkoen arloko Gure Artea saria irabazi zuen.