iz. Mus. Haizezko musika tresna txikia, forma oboidekoa, metalez edo buztin egosiz egina. Zortzi zulo ditu, eta soinua zuloak estaliz edo irekiz modulatzen da. Notak eskala diatonikoari dagozkio. Boloniako G. Donati di Budriok asmatu zuen 1860. urte aldera.