Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oirot

iz. eta izond. Mongolieraren mendebaleko dialektoez mintzatzen diren herrietako kideez esaten da. Baikal aintziraren inguruan bizi ziren. XII. mendean Genghis Khan-en ekialdeko mongolen erreinuaren etsaiak izan ziren eta erresuma hartatik at konfederazio bat eratu zuten. XVII. mendean oirot taldeak sakabanatu egin ziren eta XVIII. mendea arte ibiltariak izan ziren. Mende horretan Errusiaren esku gelditu ziren. 1771 inguruan batzuk berriro Txinara itzuli eta beste batzuk Errusian geratu ziren. Gaur egun 100.000 oirot inguru dira, Altai mendien inguruan.