oinaze
iz. Mina. || Nahi bizien edo grinen bete edo aseezinak gogoan sortzen duen atsekabezko egoera. v Med. Gorputz atal edo organo batek, sentipen kirioen bidez, garunera igortzen duen sentipen mingarria da oinazea. Gizakiarengan, hiru neurona dira oinazea garunera helarazten dutenak: hartzailea (oinazea eragiten duen gunetik gertuen dagoen kirio mutur askea); konektatzailea (sentipena neurona hartzailetik goi mailako nerbio zentroetara daramana, bizkarrezur muinean dagoena); eta neurona zentrala (iristen zaion sentipena interpretatzen duena, garuneko talamoan dagoena).