oin
iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena; hainbat animaliatan, hanka bukatzen den zatia; hainbat gauzakitan, lurra ukitzen duen zatia. || Bertso lerroaren osagaia den eta hura neurtzeko erabiltzen den silaba multzoa. || Luzera neurri zaharra, 30 bat cm balio duena. || oina eman. Bidea eman. || oinez. Oinez ibili. || oin hartu. Oinarritu. || oin(-)ohar. Orrialdearen behealdean ezartzen dena. || oin(-)zola. Gizon osoak, burutik oin zolarainokoak. v Anat. Gizonaren oina hezurrez eta gai bigunez osatua da: hezurduran aurrealdea, erdialdea eta atzealdea bereizten dira, eta parte biguna gihar zainek, hankako giharrek, oineko giharrek, odol hodiek, nerbioek eta hezur giltzadurek osatzen dute. v Zool. Muskuiluen organo gihartsua, mugitzeko erabili ohi dutena. Era askotakoa izan daiteke eta orokorrean mugitzeko erabiltzen badute ere, badira beste eginbehar batzuk betetzen dituzten oinak ere. v Bot. Landarearen zurtoina edo zuhaitzaren enborra. || Landare osoa.