O'Faolain, Sean
(Jaiotza izena, John Francis Whelan). Irlandar idazlea (Cork, 1900 - Dublin, 1991). Dublin eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Gero, eskolak eman zituen Estatu Batuetan eta Ingalaterran, eta 1933an itzuli zen Irlandara, idazle gisa lan egitera. Irlandako gatazkan kide aktibo gisa izan zuen esperientzia islatu zuen bere liburuetan: Udako gau bateko erokeriak (1932), Pertsona xaloentzako habia bat (1933). 1932-1976 bitartean idatzi zituen kontakizunetako laurogeita hamar –Irlanda modernoko bizitzaren erretratu gordina– 1983an argitaratu ziren Kontakizun osoak titulupean. Bere obra kritikoan Irlandako elizaren zentsuraz eta irlandar herriaren arazo soziokulturalez mintzatu zen. Bestalde, Daniel O'Connel eta Eamon de Valera politikoen biografiak argitaratu zituen. 1994an Irlandarra idatzi zuen, Irlandako izaera nazionalari buruzko azterketa bat.