AEE
(Amerikako Estatuen Erakundea; gazt. Organización de Estados Americanos, OEA). 1948ko apirilean Bogotan sorturiko erakundea, Ameriketako hogeita bat estatuk osatu zutena. NBEren printzipio orokorrak ditu oinarri; bakeari eustea eta Ameriketako herrialdeen arteko ekonomia, gizarte eta kultura alorretako elkarlana bultzatzea eta demokrazia babestea dira AEEren helburu nagusiak. Estatu Batuek eragin handia dute AEEn, eta haien eraginez komunisten kontra agertu da erakundea; hori dela eta, Kuba AEEtik kanpora gelditu zen 1962an.