ñandu
iz. Zool. Ostrukaren antzeko hegazti handia, lurrean ibiltzen dena, 1,50 m inguru garaia (Rhea americana). Lepo-luzea eta hanka-sendoa izaten da. Afrikako ostruka baino txikiagoa da. Luma beltzak, hori, gris eta zurixkak ditu. Hego luze samarrak ditu, hezur luzekoak eta luma luze finez estaliak. Hala ere ez da hegan egiteko gai, baina lasterkari bizkorra da. Hiru behatz ditu hanketan (Afrikako ostrukak dituen bien ordez). Sustraiak, belarrak, intsektuak eta soinberak janez elikatzen da. Brasilen eta Patagoniaren arteko eskualde lau eta zabaldietan bizi da. Lautik hogeitamarrera bitarteko multzoetan ibiltzen da. Trabarik egiten ez bazaio lasaia eta otzana da.